martes, 19 de noviembre de 2013

Etzi



Izenburua: Etzi.

Idazlea: Karlos Linazasoro.

Ilustratzailea: Antton Olariaga.

Argitaletxea: Elkar.

Orrialde kopurua: 55.

Argitaratu den urtea: 2007-10-5

Bruno ez da ni bezalakoa, Down sindromea du. Hau ez da oso erraz ulertzen, egun batetik bestera adibidez, zure anaia ez dela zu bezalakoa eta kontu hori guztia. Ez da eta bada. Horregatik da zaila ulertzen. Bruno ni bezalakoa da, baina ezin ditu egin nik egiten ditudan gauza pilo bat. Baina nik bezalaxe maitatzen du, eta nobia eta dena dauka, Ixabel, eta gurasoei nik baino musu indartsuagoak ematen dizkie, eta aitona-amonei, Bruno halaxekoa delako, ogi puxka handi bat.
Brunok ez ditu gauza batzuk ulertzen. Gainera, burugogorra da topera. Bueno, hobeto esanda, egoskorra. Buruan zerbait sartzen bazaio, ez du etsiko huraxe hartu arte.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Share

Twitter Delicious Facebook Digg Stumbleupon Favorites More