Izenburua: Jara Bartzelonan.
Idazlea: Jasone Osoro.
Ilustratzailea: Alex Orbe.
Argitaletxea: Zubia.
Bilduma edo saila: Alfaguara.
Orrialde kopurua:151.
Argitaratu den urtea: 2007-an Madrilen.
-Nola ahaztuko naiz zuekin, mozola?-erantzun zion, ozen, Ihintzari, eta eskutitza irakurtzen jarraitu zuen.
...Ea laster jartzen duzuen internet etxean eta, hartara, messengerrean hitz egin ahal izango dugu egunero! Eskutitzak idaztearen kontu nekagarria da! Tira, zertaz ari nintzen...? A, bai, ahaztearen kontuaz eta. Ikusi ahal zaitut ohean etzanda barrez, zeinen tuntuna naitzen esanez, ezta? Baina egia da, zure falta ikaragarri sumatzen dut.
Tira, gaia aldatuko dut, ze martxa honetan maitemindu batek baino ñoñokeria gehiago esaten hasi behar dut! Eta maitasunaz ari naizenez... Topatu al duzu zerbait interesgarria hor? Ziur zure gela mutil katxarroz beteta dagoela. Apustu egingo nuke zeu zarela modako neska. Pelikuletan hala izaten da behintzat, neska berria eta polita iristen da ikasgelara eta mutil guztiak berehala atzetik izaten ditu. Zuk ere bai? Dena kontatu behar didazu, den-dena!...







