martes, 9 de abril de 2013

Errenteriako Maddalen festak

             ERRENTERIAKO MADDALEN FESTAK

Bazen behin mutil bat Jon izena zuena. Jonek Errenterian bizi zen udaletxe ondoan. Bertan, urtero Uztailak 22an ospatzen dira Maddalen festak. 

Gaur Uztailak 20a da eta Jonek bere lagunekin hitz egin du Txupinazo festataz. Jonek galdetu die ea ahal duten joan bere etxera txupinazoa ikustea eta bere lagunek baietz esan dute. Orduan, txupinazoan botatzeko gauzak zerrendatzen hasi ziren. Batek arrautzak eta keptxup-a, beste batek irina eta beste batek uretako pistolak.

Hurrengo egunean, elkarrekin joan ziren erosketak egitera, erosketak egin ondoren Jonen etxera joan ziren gauzak uztea.

Uztailak 22a iritsi da eta Txupinazoaren ordua da. Jonen lagunak bere etxean daude eta dena prest dago. Txupinazoa bota dute eta festa hasi da. Jon eta bere lagunek hasi dira ura eta irina botatzen. Jonen lagun batek ura eta irina bota du balkoitik atarira baina zoritxarrez atari azpian udaltzain bat zegoen eta dena buzti dute. Udaltzaina Jonen etxera igo da eta errieta bota die eta baita ere multa bat jarri. Denen artean multa ordaindu dute

Jonen ama oso haserre dago denekin eta hurrengo urtean ez dio utziko beraren etxean egoten Txupinazo festa ospatzen. Ikasgaia ikasi dute eta horregatik festa jarraituko dute lasaiago kalean.

Alabazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Errenteriako plazan.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Share

Twitter Delicious Facebook Digg Stumbleupon Favorites More